Gay galtzen duena, jolastu zure adiskide euskaldun petoekin
ETAko militantea
Txikia euskaltzale eta olerkari izan zen lehenik, militante baino lehenago. Kulturgintzatik pasa zen ETAko militantziara, garaiko bilakaera natural batean. Bere pentsaeraren muinean euskara zegoen: behin ETAren marko politikoa zein zen galdetu omen zioten: “Hizkuntzak ematen duena”, erantzuna.
Komentuan zen garaitik nabarmen agertu zen bere konpromisoan, euskarazko eskolak eman, eskola soziala sortu, kultur jarduerak antolatu, mobilizazioetan parte hartu, Lazkaoko dorrean ikurrina jarri, Etxebarrietaren heriotzaren ondoko mezan... Martutenen hilabete preso egin zuen jarritako isunak ordaindu nahi ez zuelako. Kartzelan ere euskarazko eskolak eman zituen. Gero, Bilbora jo zuen, eta Compañia Franco-españolaren ontzigintza fabrikan lan egin zuen.
Ihes egin orduko ETAren marka utzia zuen Gipuzkoako hainbat lekutan. 1968ko abuztuan, lagun bat atxilotuta, bere bila joan zen polizia, eta alde egin behar izan zuen. Hasieran, Estibalitzen ezkutatu zen, beneditarren .
Play Euskalherria y mas · All community maps · WorldGuessr, a free GeoGuessr alternative